C.D. Fortuna K.E.

2012ko KONTXAPUZOIA

 

Abenduaren 25ean, Eguberri Egunean, eguerdiko 12tan FORTUNA Kirol Elkarteak antolatzen duen Gabonetako Kontxapuzoiaren VI edizioa ospatu zen, Angelmanen Sindromearen Elkartea (ASA) lagundu asmoz.

Aurreko egunetako hego-haize giroak jendea bainurako animatuko zuen, seguruenera, baina goiz hura freskoegi ageri zitzaigun, aukeran; 10 gradu baino ez goizeko 10:30tan, eta bista urrutiratuz gero, hodeiak ikusmiran, euritarako itxurakoak gainera.
Aurtengo edizioak bazuen berrikuntza bat, izan ere, momentuan bertan aparte, izen-emateko aukera izan baitzen, aurreko egunetan ere, Internet bitartez. Sare eta eguraldi kontuak alde batera, eguerdirako, 130 pertsona baziren izen-emanak, 100 laguneko tropel ausarta bildu zen, 15 gradutara zegoen itsas eremutan murgiltzeko beldurrik gabe. Ur egokiak bada, tenperatura aldetik, igerian jarduteko, hau da ibilbidearen 400 metroak osatzeko.
Fortuna Kirol Elkarteko Gorka Alonso eta Maddi Otxoa igerilariak izan ziren lehenak ailegatzen; hotzkirria zekarten barruraino, baina aurpegian irrifarrerik galdu gabe. Beste partaide guztiak ere, antzeratsu itzuli ziren ibilbide solidariotik. Aipatu beharra dago izen-emate kopurua 130ekoa izanagatik, beste 80 lagunek ere, euren diru-ekarpena egin dutela edizio honetan, ASA Elkarteari laguntzeko. Izan ere, 0 toldo edo fila bitartez, elkartasuna adierazi nahi izanez gero, hortxe duzue aukera, hain zuzen, Errege Eguna bitartean zabalik izango duzue elkartasun-bide hori, Fortunaren webgunean.
Proba amaitu ostean, igerilariek salda beroa dastatzeko aukera izan zuten, bide batez euren gorputzak onera ekartzeko eta giro ederrean garaikurrak banatu ziren, irabazleen artean.

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com