C.D. Fortuna K.E.

XI. GABON KONTXAPUZOIA

KONTXAPUZOIA2017cartel

Kontxapuzon solidario a favor de Juneren Hegoak.

El equipo de waterpolo del C.D. Fortuna ha organizado el tradicional kontxapuzon en la bahía de La Concha.

Badira hamaika urte honez gero, Fortunako waterpolo taldea ONG zein irabazi gabeko elkarteei elkartasuna erakusteko ekitaldi hau antolatzen hasi zenetik: Kontxapuzoia. Azken edizio honetan bildutako diru laguntza Juneren Hegoak elkartearentzat izango da.

Abenduaren 25en, Gabon Egunez, goizeko hamarrak aldera Kontxako Erlojutan mugimendua somatzen hasi zen. Pasian zebilen jendea, sinistu ezinda, “zer gertatzen da hemen” horrelako eguraldiarekin, gizatalde bat uretara nola sartzen zen ikusita. Bertan izen eman zutenei, internet bitartez apuntatu zirenak gehituta, 200 solidario ausart bainu solidariorako prest.

Hamar euro izen-emateko kostua, opari poltsa baten truke. Hain zuzen, KONTXAPUZOIAREN zenbait patrozinatzaileek eskainitako “generoarekin”: (Hotel de Londres y de Inglaterra, DYA Gipuzkoa, Donostiako Udala, Coca-Cola, Amstel, Kirol Aukera Donostia, Galar foods, Giroa Veolia, itsas natura, Kaiku, La Perla, Cuétara, Otari, urkabe eta Diario Vasco) . “0 Toldoa” ekimenaren bitartez, bustialdirik hartu gabe ere, mordoxkak egin zuen bere ekarpena. Guztira 2017 ko edizio honetan 2.200 € bildu dira. Kantitate hori Juneren Hegoak Elkarterari emango zaio.

Juneren Hegoak

Juneren Hegoak, 2013an Errenterian sortu zen, gaixotasunak dituzten ume eta beraien familiak laguntzeko asmoz. Hain zuzen, elkarte honen helburu nagusia zera da: umeen heriotzen aurrean dolua gainditzen saiatzen ari diren familiak babestea eta euren baitan gaixorik dauden umeen familia gipuzkoarrak laguntzea.

Saioa Arriola

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com